Leundutako esfera isotermo leiarra eta iturri zabaldua

Kasu honetan leiarra ez da puntuala, baizik eta galaxia bat. Galaxia leiarrak aztertzeko eredu erraz eta egokia leundutako esfera isotermoa da. Honek galaxia osatzen duten izarrak eta bestelako osagaiak simetria esferikoko potentzial batean sartuta dauden gas ideal bateko partikulak balira bezala portatzen direla suposatzen du. Galaxiak θc angeluko nukleo bat du. Desbiderapen angelua eta desbiderapen potentziala hauek dira:

eta

Leiar ekuazioa honakoa da:

Desbiderapen potentziala erabiliz bi kurba kritiko daudela lortzen dugu, bi kaustikoekin. Simetria zirkularra duen leiar batek sortutako magnifikazioa

da, eta β eta bere deribatu partziala ordezkatuz, kasu konkretu honen magnifikazioa lortzen dugu.
Hurrengo irudian hiru iturri ikus daitezke. Berdea kaustiko baten barruan dagoenez, hiru irudi sortzen ditu (bi arku tangentzial eta zentruan kokatutako irudi puntuala), lehenago azaldu den bezala. Kanpoko kaustikora hurbiltzen bada, iturri morea bezala, bi irudi elkartzen dira bat bakarra osatuz. Iturri laranja kaustikoetatik kanpo dagoenez, irudi bakarra sortzen du.

Angeluak oso txikiak direnez 2*105-rekin biderkatu ditugu. Efektua zerura teleskopio baten bitartez begiratzearen modukoa da.