Masa-puntual leiarra eta iturri zabaldua

Kasu honetan desbiderapen angelua, desbiderapen potentziala, leiar ekuazioa eta kurba kritiko eta kaustikoak aurreko kasuaren berdinak dira, leiarraren ezaugarria direlako eta bi adibideetan leiarra berdina da. Desberdintasuna orain irudiak puntualak ez izatean datza; masa banaketa jarraituak dira, β=0 denean eraztun bat eta bestela bi arku osatuz. Iturria leiarretik oso urrun badago zeruaren planoan, irudi bakarra ikusiko dugu.