Masa-puntual leiarra eta masa-puntual iturria

Masa-puntual iturri eta masa-puntual leiarraren kasu konkretuan desbiderapen angelua

da eta desbiderapen potentziala

Hauekin, leiar ekuazioa horrela geratzen da:

non Einsteinen angelua erabili den,

Kasu honetan bi irudi puntual daude beti,

Desbiderapen potentziala erabiliz kurba kritiko bakar bat dagoela lortuko dugu, θ=θE angeluko eraztuna. Dagokion kaustikoa puntuala da, β=0-n kokatua. Irudi bakoitzaren magnifikazioa:

Magnifikazioa irudi bakoitzaren distira den arren, simulazio honetan irudiaren tamainua balitz bezala hartzen dugu. Honekin ondokoa azpimarratu nahi da: iturria leiarretik oso urrun dagoenean (zeruaren planoan), behatzaileak irudi bakarra ikusiko du iturriaren benetako itxura eta tamainuarekin, beste irudiaren distira nulua baita. Iturria kaustikoan dagoenean, irudiak infinituki magnifikatuta daude; orduan kasu honetan infinituki handituta ikusiko dira.

G/c2=1 eta argi-urte 1=1 aukeratu dira. Angeluak oso txikiak direnez, 107-rekin biderkatu dira, teleskopio batetik begiratuko bagenu bezala.